XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ogasun eta Finantza Saila

Azaroaren 161/1995 FORU DEKRETUA, irailaren 5eko 116/1995 eta 117/1995 foru dekretuak zati batean aldaraziko dituena.

Ogasun eta Finantzen foru diputatuak proposatu eta Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluaren 1995.eko azaroaren 28ko bileran eztabaidatu eta onetsi ondoren, hauxe XEDATU DUT:

1. artikulua

Irailaren 5eko 117/1995 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Ogasun eta Finantza Sailaren Egitura Organikoari buruzko Araudiko 7. artikuluaren azken lerroaldeari beste idazketa bat eman zaio, honako hau:

Ikuskapen Zuzendariordetzari atxikiko zaio, Atal maila duelarik, Bulego Teknikoa; izan ere ikuskatzaileek egiaztapenak eta ikerketak egingo dituzte, eta gero proposamena egingo dute, bada, bulego horrek jarduketa horietarik ateratzen diren zerga likidazioak egingo ditu, baita ere zehapen-barkapeneko espedienteen tramitazio eta proposak.

2. artikulua

Irailaren 5eko 117/1995 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Ogasun eta Finantza Sailaren Egitura Organikoari buruzko Araudiko 34. artikuluko 6. zenbakia kendu egin da.

3. artikulua

Irailaren 5eko 117/1995 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Ogasun eta Finantza Sailaren Egitura Organikoari buruzko Araudiko 52. artikuluko bat deritzon atala beste idazketa bat eman zaio, honako hau: